Eduki publikatzailea

II. Mugiment Pausu Erronka!

Iaz Mugiment Pausu Erronka jarri zen martxan lehen aldiz, jarduera fisikoaren orientazio-zerbitzua duten udalerrietan ohitura aktiboak sustatzeko baliabide berri gisa.

Iazko esperientzia positiboa eta gero, bultzada ematen jarraitu nahi diete Jarduera Fisikoaren Orientazio Zerbitzua (JFOZ) duten udalerriei. Horregatik, II. Mugiment Pausu Erronka antolatuko da maiatzean. 

Mugiment Pausu Erronka aplikazio bidezko ekimen irekia da, herritar guztientzako eskuragarri. Parte hartzeko, nahikoa da aplikazioa deskargatzea eta norberaren udalerriko taldean izena ematea. Bakarka edo taldeka parte har daiteke, eta udalerrien arteko sailkapena ere izango da ikusgai. Talde bakoitzak bere udalerria ordezkatuko du erronkan zehar.

Erronkaren iraupena hiru astekoa izango da: maiatzaren 11tik maiatzaren 31ra. Parte hartzea erraza eta doakoa da, eta 14 urtetik gorako herritarrek parte hartu ahal izango dute. Gainera, ekimenak sari erakargarriak eskainiko ditu, bai norbanakoentzat bai taldeentzat, egindako pausu kopuruaren arabera. Osasuna, dibertsioa eta pizgarriak, denak batera.

Izen-ematea zabalik!

 
 

 

Albiste gehiago