Gorbeialdea Musikaz Blai 2025
2025/05/26
Badator GORBEIALDEA MUSIKAZ BLAI 2025 musika topaketa!
Gorbeialdea Musikaz Blai Mairuelegorreta LGEak musika eskolekin eta Kuadrillako hainbat eragileren partaidetzarekin antolatutako ekitaldia da. lehenengo edizioa 2019an egin zen, Gorbeialdean eskualde-kohesioa sustatzeko helburuarekin, kontuan hartuta MUSIKA kohesio-elementua dela musikaren esparruan lan egiten duten eskualdeko pertsonen eta erakundeen arteko harremana eta elkar ezagutza bultzatzeko.
Aurten bostgarren edizioa egingo da Ondategin (Zigoitia) ekainaren 1ean, igandea, 10:30etik 15:00etara. AMUSIKA ESKOLAK izango dira protagonista, lehenik Zigoitiko kultur zentroan izango dira emanaldiak eta ondoren Ondategiko kaleetara eramango dute musika.
Programa osoa hemen ikus dezakezu.
ANIMATU ETA ETORRI ESKUALDEKO MUSIKAZ GOZATZERA!