Eduki publikatzailea

Gorbeiako Parke Naturalak aipamen berezia jaso du National Geographic 2025 Bidaia Irakurleen Sarietan

Gorbeiako Parke Naturalak aipamen berezia jaso du National Geographic 2025 Bidaia Irakurleen Sarietan

Gorbeiako Parke Naturalak Aipamen Berezia jaso du National Geographic 2025 Bidaia Irakurleen Sarietan Helmuga Natural Onenaren kategorian, bozketa-garaian izandako herri-mobilizazio handiari esker. Aitorpen horrek, Euskadiko Bihotz Berdearekiko estimua islatzeaz gain, euskal nortasunean sakon errotuta dagoen lurraldeari balioa ematen dio.

Gorbeiako gurutzea 1.482 metroko altueran dago, eta mugarri geografiko bat baino gehiago da: euskal mendizaletasunaren ikurra eta belaunaldientzako topagune emozionala da. Pagadi lepamoztuetatik hasi eta behe-lainoa ebakitzen duten harkaitz-formazioetaraino doazen paisaiekin, Gorbeia benetako paradisu naturala da, eta hiritik igarotzean naturarekin konektatzera gonbidatzen gaitu.

Maiatzaren 8an, osteguna, banatu dira sariak LECLAB Madrilen, eta bertan izan dira saritutako helmugetako ordezkari nagusiak. Gorbeiaren aldetik, Agustin Otsoa Eribeko Landa, Gorbeialdeko (Araba) Kuadrillako presidentea, eta Olatz Urkiza Atutxa, Gorbeialde (Bizkaia) Landa Garapeneko Elkarteko presidentea izan ziren. Erakunde horiek helmuga turistiko hori kudeatzen eta sustatzen dute, iraunkortasunaren, lankidetzaren eta etikaren ikuspegitik.

Helmugaren ardura duen taldeak egindako adierazpenen arabera, «aipamen hori ez da soilik Gorbeiari ematen zaion saria, baizik eta zaintzen, sustatzen eta egunez egun

bizitzen duten pertsona guztiei ematen zaien saria. Hunkitu egiten gaitu jakiteak hainbeste jendek nahi izan duela Gorbeiako Parke Naturala helmuga natural onenen artean egotea, eta bere esentziak hain lotura berezia pizten jarraitzea ezagutzen dutenengan «.

Eskerrik asko botoa eman duzuen guztioi. Sari hau zuena ere bada.

Albiste gehiago