EGUZKI-INSTALAZIO FOTOVOLTAIKO BERRIA DURANAKO OSASUN-ZENTROAN
2022/09/29
Arratzua-Ubarrundiako Udalak beste urrats bat eman du energia iturri berriztagarrietatik, energía sortzeko apustuan. Udalak eguzki-instalazio fotovoltaiko bat jarri du martxan Duranako osasun-zentroaren estalkian, autokontsumorako erregimenean, soberakinak konpentsatuta. Instalazio horren bidez sortzen den energia eraikin horren energia-eskariaren zati bat asetzeko erabiliko da, eta energia-soberakinak sare orokorrera isurtzen dira, fakturako konpentsazio baten truke.
Instalazioak 3,24 kWp-ko potentzia instalatua du eta guztira 9 modulu fotovoltaiko eta inbertsore bat ditu. Instalazio honek urtean 3.560 kWh inguru sor ditzakeela estimatzen da.
Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioak diruz lagundu du proiektua, Espainiako Gobernuaren Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan, Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) argitaratutako deialdiaren bidez, autokontsumoari eta energia-iturri berriztagarrien bidezko biltegiratzeari lotutako proiektuak sustatzeko.
Proiektuaren inbertsioa, guztira, 5.799,30 €-koa izan da, eta emandako laguntza 3.418,20 €-koa.