Eduki publikatzailea

null Lan Eskaintza: Produktu turistikoaren garapeneko eta marketineko teknikaria

Lan Eskaintza: Produktu turistikoaren garapeneko eta marketineko teknikaria

Lan Eskaintza: Produktu turistikoaren garapeneko eta marketineko teknikaria
Iparnature Amurrion (Araba) dagoen enpresak turismo-produktuen garapeneko eta marketineko teknikari bat kontratatu behar du Turismo Sailerako.


LANPOSTUAREN ZEREGIN NAGUSIAK:
• Baliabideak hobetzea eta turismo-produktuen eskaintza garatzea.
• Turismo-produktuen diseinua, definizioa eta abiaraztea.
• Turismoaren sustapena eta marketina.


KONTRATATU BEHARREKO PROFILA:
Titulazioa:
Goi-mailako titulazioa duen pertsona. Ahal dela, honako arlo hauetan: Turismoa, Marketina, Humanitateak, Komunikazioa, Gizarte Zientziak, Ekonomia eta Enpresa Zientziak.
Turismoa ikasi ez badu, arlo horretako prestakuntza osagarria (ikastaroak, masterrak) edo Turismoko ikasketen espezialitatea egin izana baloratuko da.

Hizkuntzak:

Gaztelania, euskara (EGA edo antzekoa) eta ingelesa. Frantsesa baloratuko da.


Lanbide-esperientzia:
Baloratuko da pertsonak 2 urteko esperientzia izatea turismo-marketinarekin lotutako lanetan edo 2 urteko kudeaketa-esperientzia izatea turismo-helmuga batean.
Teknologia berriak:
Officeren programa informatikoetan (Excel, Acces, Power point, etab.) erabiltzaile-maila aurreratua behar da.
Sare sozialak eta Internet menderatzea.


Beste batzuk:
B motako gidabaimena eta norberaren ibilgailua


Interesatuek honako helbide honetara bidal dezakete beren CVa:
personal@iparnature.com

 

Albiste gehiago