Ostiral gauean, KORRIKA Arratzua-Ubarrundian (Landan)
2024/03/19
Ostiral honetan, martxoaren 22ko gauean (zehatz esanda, larunbateko goizaldean, 02:00ak baino apur bat lehenago) iritsiko da Korrikaren 23. edizioa Arratzua-Ubarrundiara. Irudian ikusi daitekeen bezala, Legutiotik Landarako bidea egingo du, eta ondoren Leintz Gatzaga aldera jarraituko du.
Korrika kulturalaren barruan Etxe Zuri jatetxean ostiralerako antolatutako bertso-afaria bertan behera geratu da, izen-emate gutxi egon direlako.
Baina noski, Korrikak ez du hutsik egingo. Arratzua-Ubarrundiako Udalak 2.234 kilometroa erosi du, eta herritar guztiei gonbidapena luzatzen die, ostiral gaueko 01:48 inguruan irudian agertzen den lehenengo puntuan egoteko, eta handik Landarainoko kilometroa egiteko.
Ibilbide osoari buruzko informazioa Korrikaren webgunean duzu, eta baita Korrikaren mugikorreko aplikazioan ere, zehaztasun guztiekin.
Egon harro, eta izan herri!! Denok Korrikara!!