Eduki publikatzailea

Otazu jauregia erabiltzeko aukerei buruzko parte-hartze prozesua

Zure iritzia jakin nahi dugu!

Arratzua-Ubarrundiako Udalak parte-hartze prozesu bat jarri du abian, herritarrek Otazu Jauregia erabiltzeko aukeran inguruan dituzten beharrak, ideiak eta proposamenak ezagutzeko.

Elkarteekin eta administrazio-batzarrekin egindako topaketen ondoren, prozesua herritar guztiei zabaltzeko unea iritsi da.

Lehenengo topaketa honetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu:

Herritarrei irekitako lehenengo saioa.
 

  • Eguna: Urriak 24, larunbata
  • Ordua: 10:00
  • Lekua: Otazu Jauregia (Zurbao)

Jardunaldiari hasiera emateko, Jauregiaren barrualdea bisitatuko dugu, bertako espazioak, ezaugarriak eta aukerak ezagutzeko.


Ondoren, taldeka lan egingo dugu ideiak partekatzeko, beharrak identifikatzeko eta eraikinak izan ditzakeen erabilerei buruzko proposamenak jasotzeko.


Helburua gure kontzejuetako bizilagunen iritziak, proposamenak eta beharrak jasotzea da, eta Jauregiaren etorkizunerako hainbat aukera aztertzea.

 

Herritarrok prozesu honetan ahotsa izatea nahi dugu, eta zuen ekarpenek udalbatzari laguntzea, eraikina erabiltzeko aukerak baloratzerako orduan.

Parte hartu nahi duzu?

Etorri nahi baduzu, bidali zure izen-abizenak zure herriko Batzar Administraziora, whatsapp-aren edo posta elektronikoaren bidez, urriaren 14a baino lehen.

Zure zain gaude Otazu Jauregian!

GUTUNA

KARTELA

 

Albiste gehiago