Erabiltzen ez diren spinningeko bizikletak
2024/11/12
Arratzua- Ubarrundiako Udalak erabiltzen ez dituen Spinning egiteko hainbat bizikleta ditu.
Ikusirik 7 bizikletak oraindik erabilgarriak direla, erabaki dugu interesa duten herritarrei eskaintzea baldintza hauekin:
- Bizikletak zozketa bidez banatuko dira.
- 30 € ordaindu beharko da bizikleta bakoitzeko.
- Pertsona bakoitzak bizikleta bakarra eskura dezake, soberan ez badaude, behintzat.
- Bizikleta interesdunak jaso beharko du Sologanatik.
- Behin bizikleta hartuta, Udalak ez du bere gain hartuko eduki dezakeen kalterik ez hondatutako gauzarik.
Interesdunek email bat bidali beharko dute helbide honetara, itxasokultura@gorbeialdea.eus, eta beraien izen-abizenak eta harremanetarako telefonoa eman 2024ko azaroaren 29a baino lehen.