Eduki publikatzailea

null FRANTZIAKO TOURRA 2023

FRANTZIAKO TOURRA 2023

Uztailaren 2an egun historikoa biziko dugu gure herrian. Egun horretan, Frantziako Tourra, nazioarteko kirol ekitaldi handienetako bat, gure kale eta errepideetatik igarotzen ikusi ahal izango dugu. Munduko txirrindulari onenetakoak biltzen dituen tropelaz (euren taldeko autoek, motoek,… babestuta) eta lasterketa igaro aurreko publizitate-karabanaz gozatuko dugu. Azken batean, ordu luzez luzatuko den festa handia izango da udalerri osoarentzat.

Horregatik, data hori erreserbatzera animatzen zaitugu, gure kale eta errepideetan Tourraren ikuskizunaz gozatzeko. Oso data berezia izango da, udalerriko memoria kolektiboan iraungo duena, eta bertako protagonista bihurtu ahal izango zara. Egun hori Arratzua-Ubarrundian bizitzera gonbidatzen zaitugu.

 

Erakundearen gutuna

Errutometroa

 

Gure errepideetako etapetan boluntario gisa parte hartu nahi dutenentzat, plataforma bat sortu da, non alta eman daitekeen TOUR LAGUNAK gisa:
https://letour.euskadi.eus/hasiera/

Izen-ematea banaka egiten da. Plataforman, TOUR LAGUNAK izateko baldintzei buruzko informazioa dute. Beste edozein kontsultatarako, harremanetan jartzeko modu hauek dituzte:

tourlagunak@euskadi.eus

625 709 994

944 205 309

 

Tour Lagunak izena emateko epea uztailaren 1ean amaituko da.

 

Albiste gehiago