ZUHATZA ASTEBURUA. UZTAILAK 29-30
2023/04/18
Zuhatzan pasatu nahi duzu asteburu on bat?
Aterpetxerako lekuak baieztatzeko zain, jarduera hau proposatzen dizuegu.
Familientzako irteera. Ez dago begiralerik, beraz, umeak lagunduta joan behar dira. Izena ematerakoan, beharrezko adinak txangoaren datakoak izango dira.
Uretako jarduera egun batzuk lehenago jakingo da.
ERROLDATUTAKOAK:
· 30 urtetik gorakoak: 30 €
· 5-29 urte bitartekoak: 23 €
· 1-4 urte bitartekoak: 8 €
EZ ERROLDATUTAKOAK: Baldin eta plaza libreak geratzen badira. Plazak zozketa bidez banatuko dira.
IZEN EMATEA:
- Ordainketa eskudirutan udaletxean apirilaren 26ko 14:00ak arte.
- Plaza mugatuak, zozketa egin behar izanez gero, erroldatuek lehentasuna dute.
- Plazarik ematen ez badizkigute, dirua itzuliko da.
- Behin plaza esleituta, ez da kuotarik itzuliko.
Informazio guztia kartelean aurki dezakezue.