Eduki publikatzailea

Zuhatzan asteburua abuztuaren 30 eta 31n

Zuhatzan asteburua abuztuaren 30 eta 31n

¿Te apetece pasar un fin de semana en Zuhatza?

Zuhatzan pasatu nahi duzu asteburu on bat?

Aterpetxerako lekuak baieztatzeko zain, jarduera hau proposatzen dizuegu.

Familientzako irteera. Ez dago begiralerik, beraz, umeak lagunduta joan behar dira. Izena ematerakoan, beharrezko adinak txangoaren datakoak izango dira.

Prezioan, larunbateko pentsio osoa, igandeko bazkaria eta uretako bi ekintza sartuta daude.

PREZIOA (ERROLDATUTAKOAK):

· 30 urtetik gorakoak: 57 €

· 5-29 urte bitartekoak: 42,35 €

· 1-4 urte bitartekoak: 22,80 €

EZ ERROLDATUTAKOAK: Baldin eta plaza libreak geratzen badira. Plazak zozketa bidez banatuko dira.

 IZEN EMATEA:

  • Ordainketa eskudirutan udaletxean eginda maiatzaren 26ko 14:00ak arte.
  • Plaza mugatuak, zozketa egin behar izanez gero, erroldatuek lehentasuna dute.
  • Plazarik ematen ez badizkigute, dirua itzuliko da.
  • Behin plaza esleituta, ez da kuotarik itzuliko.

Informazio guztia kartelean aurki dezakezue.

Albiste gehiago