Berriak
2024KO BONO TAXIARI BURUZKO ZIRKULARRA
2024/02/02
MUGITZEKO ARAZOAK DITUZTEN PERTSONEI TAXIA GARRAIOBIDE ALTERNATIBO MODURA ERABILTZEKO LAGUNTZEN URTEKO DEIALDIA
ONURADUNEN BALDINTZAK
- Gutxienez 12 urte izan behar dituzte
- Arabako Lurralde Historikoko edozein udalerritan erroldatuta egotea, gutxienez urtebetez jarraian eta eskabidea egin baino lehenagokoan.
- Ohiko etxebizitzatik kanpora joan-etorriak egiteko ezinduta ez egotea.
- Onuradunak honako hauek bete behar ditu desgaitasunaren aldetik:
- Gutxienez %33ko ezgaitasuna aitortua izatea. Gainera, gutxienez 9 puntu edo gutxienez %45 bat lortu behar du garraiobide kolektiboak erabiltzeko eragozpenak zehazteko baremoan.
- Desgaitasun intelektuala edo adimen gaixotasunak ezin dio eragotzi bere kabuz bizi ahal izatea. Desgaitasun psikikoa ezin da izan %60koa edo hori baino handiagoa.
ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA ETA TOKIA
Eskaerak aurkezteko epea 2024ko urriaren 31n amaituko da.
Argibide gehiago nahi izanez gero, udaletxeko gizarte langilearen bulegora jo dezakezue.