Berriak
2024KO IMSERSOKO BAINUETXEETAKO ZIRKULARRA
2023/12/21
Honen bidez, BAINUETXEETARA joan nahi izanez gero Gizarte Segurantzako pentsiodun zaretenok bete behar dituzuen baldintzen berri eman nahi dizuegu: erretiro eta ezintasuna dela-eta pentsiodun direnek baldintzarik gabe joateko aukera izango dute. Alarguntza dela-eta pentsiodun direnek 55 urte edo gehiago izan beharko dute, eta bestelakoengatik pentsiodun direnek edo dirulaguntzak jasotzen dutenek, berriz, 60 urtetik gora izan beharko dute. Eskaera egiteko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren udaletxeko bulegora jo besterik ez duzue. Txandei dagokienez, OTSAILA ETA ABUZTUA bitarteko hilabeteetan joan nahi duzuenok 2024ko urtarrilaren 10era arte duzue eskaera aurkezteko epea (maiatzaren 14ra arte itxaron zerrendarako). IRAILETIK ABENDURA bitarteko hileetan joan nahi duzuenok berriz, 2024ko maiatzaren 15era arte (azaroaren 15era arte itxaron zerrendarako).
Hona hemen eskaera egiteko beharrezkoak izango dituzuen agiriak:
- NANaren fotokopia.
- Hilean jasotzen duzun pentsioaren zenbateko zehatza.
- Eskabide orria eta erantzukizunpeko adierazpena (eskaera telematikoa Imsersoko web orrian eta Oinarrizko Gizarte zerbitzuan eskuragarri).
Honenbestez, jendaurrean jartzen da interesdunek horren berri izan dezaten.