Berriak

Berriak

Descripción noticias

Eduki publikatzailea

Arratzua-Ubarrundiako KORRIKA EGUNA, martxoaren 27an

Arratzua-Ubarrundiako KORRIKA EGUNA, martxoaren 27an

Hona hemen egunean zehar izango duguna: 

  • Goizean, 9:30etik aurrera, Ikasbidea Ikastolakoek antolatuta, KORRIKA TXIKIA izango dugu. Gerturatu zaitezte animoak ematera!
  • Arratsaldean, 18:30ean hasita, Duranako lokalean, Arratzua-Ubarrundiako Gazteen Elkartearen eskutik, mundu guztiarentzako HERRI-KIROLAK eta PETOAK EGITEKO TAILERRA.
  • 21:00etan, PINTXO AFARIA egingo dugu, Korrikaren etorrerari itxaroteko. Izena eman beharko da aldez aurretik, martxoaren 24a baino lehen, formulario hau beteta. 
  • Afalostean, girotzeko, Korrikaren zuzeneko emisioaz gozatuko dugu.
  • Eta gauerditik aurrera, KORRIKA ARRATZUA-UBARRUNDIAN!