Berriak
Gorbeialdeko Gurasolagunak martxan: azaroaren 26an, hitzordua Duranan
2022/11/07

Gorbeialdeko Gurasolagun egitasmoak bigarren ikasturtea hasiko du, Duranan, azaroaren 26an. Talde hauek mintzalagun taldeen antzekoak dira, baina partaideek bereizgarri bat dute: gurasoak dira elkartzen direnak, beren umeekin. Beraz, familian egiten diren mintzalagun taldeak dira.
Ikasturte berria behar bezala hasteko, plan berezi bat prestatu dute. Azaroaren 26an, larunbata, izango da hitzordua. Hasteko, 11:00etan Sologana Gizarte Etxearen aurrealdean hasita, ibilaldi bat egingo dute: "Gamusinoen ibilbidea". Eta, ondoren, itzulitakoan, Sologanan bertan, Ana Apikaren eskutik HAUR JOLASA tailerra egiteko aukera izango dute.
Familian euskaraz goiz eder bat pasatzeko aukera ederra izango da, beraz, anima zaitezte!!