Berriak
Arratzua-Ubarrundiako udalak kanpaina bat jarri du abian, hondakin organikoen edukiontziaren erabilera egokiaz informatzeko eta kontzientziatzeko
2023/01/12
Udalak informazio-kanpaina bat jarri du abian, "KONTENEDORE MARROIAREKIN…GARBI JOKATU!" lelopean. Kanpainaren helburua herritarrak edukiontzi marroiaren erabilera egokiaren garrantziaz ohartaraztea eta kontzientziatzea da, bertan soilik onartutako biohondakinak botaz.
Antzeman denez, edukiontzi horren erabilera desegokia egin ohi da, eta horrek hainbat arazo sortzen dizkio Udalak kontratatutako zaborra biltzeko zerbitzuari, eta era berean, horrek kalteak eragiten dizkio Udalari.
Horregatik, kanpaina honen bidez honako irizpide hauen garrantzia azpimarratu nahi da:
- Etxeko biohondakinak POLTSA BATEN BARRUAN utzi (konpostagarria bada, askoz hobeto)
- EZ utzi inauste- eta lorezaintza-hondarrik (belar-hondarrak, lorategia, heskaiak, etab.). Hondakin horiek Duranako eta Zurbanoko garbiguneetan kudeatu behar dira, eta dagozkien edukiontzietan utzi.