Berriak
Zein etorkizun opa diogu euskarari Arratzua-Ubarrundian?
2023/05/25
Arratzua-Ubarrundian euskarari bultzada emateko lanak ez du etenik: eguneroko lana da. Hala ere, noizean behin ondo dago geldiune bat egin, patxada apur bat hartu, eta gure buruari galdetzea: “Zer etorkizun opa diogu euskarari gure udalerrian?”
Lagunduko diguzu etorkizunera begira ditugun erronketarako proposamenak egiten? Bost minutu hartu eta inkesta hau betetzen baduzu, asko lagunduko diguzu. Ekainaren 5era arte duzu horretarako epea. Eskerrik asko!!