Berriak
HELDUENTZAKO OPORREN PROGRAMA ESKAERAK
2023/11/22
HELDUENTZAKO OPORREN PROGRAMA
ESKAERAK AURKEZTEKO EPE BERRIAK
BALDINTZAK:
1. Sistema publikoko erretiro-pentsioduna izatea.
2. Alarguntasun pentsioduna eta 55 urte edo gehiago izatea.
3. Beste kontzeptu batzuen pentsioduna edo dirulaguntzen onuraduna izatea eta, kasu horietan guztietan 60 urte edo gehiago izatea.
4. Gizarte segurantzako sistemako titularra edo onuraduna izatea eta 65 urte edo gehiago izatea.
5. Bueltatu den emigratzailea izan eta egondako herrialdeko sistema publikoko gizarte segurantzako pentsioduna izatea.
Ezkonkideak edota izatezko bikoteak parte har dezake eta ez ditu baldintzak bete behar. Seme/alaba elbarria lagun gisa joatea onartuko da, baldin eta bere elbarritasun-gradua %45 edo gehiagokoa bada.
Eskabideak aurkezteko epe berria azaroaren 6an hasi zen eta zabalik egongo da denboraldi osoan.
Informazio gehiago behar izanez gero zuen udaletxeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzura joan zaitezkete.