Berriak
Kike Amonarrizen hitzaldia: "El euskera y nosotr@s. ¿Qué nos da? ¿Qué le aportamos?"
2023/11/22
Badator abenduaren 3ko euskararen naziorteko eguna. Arratzua-Ubarrundian egitarau polit bat prestatu dugu ospatzeko: egin dezagun amets!
Azaroaren 29an Kike Amonarriz soziolinguista eta telebista-aurkezlearen bisita jasoko dugu Sologana Gizarte Etxean. "El euskera y nosotr@s. ¿Qué nos da? ¿Qué le aportamos?" hitzaldia eskainiko du, gaztelaniaz, euskalduntze-bidean hasten ari diren edo euskararekin harreman handirik izateko aukerarik izan ez dutenei zuzenduta. Saioa 20:00etan izango da, erabilera anitzeko gelan.