Berriak
2024KO LAGUNTZEI BURUZKO ZIRKULARRA
2024/04/19
Elkarte edo fundazioentzako diru laguntza deialdia, landa eremuetako adinekoen gizarte sustapena helburu duten programak eta jarduerak garatzen laguntzeko
- ERAKUNDE ONURADUNAK:
Irabazteko asmorik gabeko elkarteak eta fundazioak izango dira dirulaguntza hauen onuradunak, baldin eta beren jarduerak deialdi honetan aipatzen diren helburuekin bat etortzen badira.
- HONAKO ZEREGIN HAUETARAKO EMANGO DIRA LAGUNTZAK:
a) Ikasgela ibiltariak
b) Ikastaroak, tailerrak, hitzaldiak eta bideoforumak
c) Belaunaldien arteko topaketak
d) Adinekoen ospakizunak edo topaketak
e) Elkarteen arteko trukeak
f) Lehiaketak, erakusketak
g) Jarduera ludikoak (txangoak, txapelketak)
h) Bigarren mailako arretako gizarte zerbitzuen lehentasunezko pertsonei zuzendutako laguntasuna
Diruz lagungarritzat joko dira 2024ko urtarrilaren 1etik 2024ko azaroaren 30era bitartean gauzatutako gastuak.
- ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA:
Eskaerak aurkezteko epea 2024ko maiatzaren 7an bukatuko da.