Berriak
2024ko helduentzako oporren programa
2024/07/02

Helduentzako oporren programa
(Penintsula edo Balearrak, Kanariak, kultur zirkuituak eta natur turismoa)
BALDINTZAK:
1. Sistema publikoko erretiro pentsioduna izatea.
2. Alarguntasun pentsioduna eta 55 urte edo gehiago izatea.
3. Beste kontzeptu batzuen pentsioduna edo dirulaguntzen onuraduna izatea eta, kasu horietan guztietan 60 urte edo gehiago izatea.
4. Gizarte segurantzako sistemako titularra edo onuraduna izatea eta 65 urte edo gehiago izatea.
5. Bueltatu den emigratzailea izan eta egondako herrialdeko sistema publikoko gizarte segurantzako pentsioduna izatea.
Ezkonkideak edota izatezko bikoteak parte har dezake eta ez ditu baldintzak bete behar.
Seme/alaba elbarria lagun gisa joatea onartuko da, baldin eta bere elbarritasun gradua %45 edo gehiagokoa bada.
Eskabideak aurkezteko epea 2024ko uztailaren 1etik 22ra izango da, bi egunak barne.
Informazio gehiago behar izanez gero zuen udaletxeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzura joan zaitezkete.