Berriak

Berriak

Descripción noticias

Eduki publikatzailea

null 2024ko ZAINDUZ atsedenerako programa, gaixotasun mentala duten pertsonentzat

2024ko ZAINDUZ atsedenerako programa, gaixotasun mentala duten pertsonentzat

2024ko ZAINDUZ atsedenerako programa, gaixotasun mentala duten pertsonentzat

Programa honek aisialdirako eta atsedenerako lau edo bost eguneko egonaldiak eskaintzen dizkie 18 eta 64 urte tarteko gaixotasun mental kronikoak dituzten pertsonei. Normalean beren laguntza-sare sozio-familiarrak artatzen dituenez, zaintzaile nagusiak atsedenerako, errekuperaziorako edota garapen pertsonalerako denbora izateko helburua du programak.

BALDINTZAK:

1.    18 eta 64 urteko adin tartea izatea.
2.    Gaixotasun mental larriaren   diagnostikoa eta mendekotasun-maila izatea.
3.    Bere etxean edo senide baten etxean artatua egotea pertsona ez profesional batengatik. 
4.    Osasun-laguntza espezializaturik eta iraunkorrik behar ez izatea osasun mentalean, programa-baliabidearen berezko zuzkiduren irismenetik eta aukeretatik kanpo.
5.    Egonkortutako egoera psikopatologikoa izatea eta krisi psikiatrikoan ez egotea. Dagokion tratamenduari uko ez egitea.
6.    Aldizkako laguntza mugatua behar izatea. Aurrez aurreko ikuskapenik ez 24 orduz.

Eskabideak aurkezteko epea 2024ko iraiaren 4rarte da.

Informazio gehiago behar izanez gero zuen udaletxeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzura joan zaitezkete.
 

Zirkularra

 

Albiste gehiago