Berriak

Berriak

Descripción noticias

Eduki publikatzailea

null Ikasi euskara Arratzua-Ubarrundian

Ikasi euskara Arratzua-Ubarrundian

2024-2025 ikasturtean, Sologana Gizarte Etxean, euskara ikasi eta praktikatzeko hainbat aukera eskainiko ditu Arratzua-Ubarrundiako Udalak:

  • Euskara eskolak: Izen-emateen eta mailaren arabera sortuko dira taldeak, eta ondoren zehaztuko dira maiztasuna eta ordutegia.
  • Mintzalagun taldea: taldean, modu informalean, ahozkoa lantzeko aukera. 

Aukeratu zuri ondoen datorkizuna, eta eman izena irailaren 9a baino lehen. Horretarako, udalaren 2024-2025 ikasturteko kultura eta kirol eskaintzaren jarraibideak jarraitu behar dira.

Informazio gehiago behar baduzu: euskara@gorbeialdea.eus / 608 78 25 77

 

Albiste gehiago