Berriak
Inausketa eta lorezaintza hondakinak EZ dira errefusaren edukiontzira bota behar.
2026/07/23
Hondakin hauek landa eremuko garbiguneetara eraman behar dira. Udalerrian bi daude: Durana eta Zurbano. Zerbitzu hau bizilagunen erabilerarako baino ez da. Erabiltzeko, aldez aurretik giltza eskatu behar da.
- Duranan: Udaletxean edo Zentro Sozio kulturalean
- Zurbanon: Administrazio Batzarreko presidenteari eskatu.
Bildutako inausketa-hondakinak konposta egiteko material egituratzaile gisa nahiz beste material batzuk ekoizteko erabiltzen dira, baliabideen kudeaketa jasangarria eta ekonomia zirkularra sustatuz.
Udalak herritarren lankidetza eskertu nahi du, eta gogorarazten du hondakinak behar bezala bereiztea eta kudeatzea guztion ardura dela.