Berriak

Berriak

Descripción noticias

Eduki publikatzailea

Musika-tresnen tailerra, martxoaren 23an

Musika-tresnen tailerra, martxoaren 23an

Martxoaren 23an, astelehena, 17:30ean, Duranako lokalean, Arratzua-Ubarrundiako Korrika Kulturalaren barruan,  MUSIKA-TRESNA BIRZIKLATUEN tailerra egingo dugu, Turukutupa elkartearekin batera, udalerriko familiei zuzenduta.

 

Parte hartzera animatzen bazara, bete formulario hau, martxoaren 17a baino lehen!

 

OHARRAK: 

  • Tailerrean parte hartzeko plaza-kopurua mugatua da, eta izen-emateen hurrenkera errespetatuko da. Arratzua-Ubarrundiakoek izango dute lehentasuna. 
  • Tailerrean izena ematen dutenek materiala ekarri behar dute etxetik. Adibidez: aho zabaleko plastikozko botilak (Solan Cabras, Biosolan,...); haziak, lekaleak, harritxoak, maskorrak…; txapak, tapak eta botilen tapoiak; kartoizko edo plastikozko hodiak; txinatar zotzak, giltzak;  goma elastikoak; argindarraren makarroiak; kartoizko kutxa txikiak (zapata-kutxak…). Oso garrantzitsua: materiala garbi eta lehor ekarri behar da.