Ongi etorri Arratzua - Ubarrundiako Udalera

Ongi etorri Arratzua - Ubarrundiako Udalera

Sección Noticias

Berriak

Eduki publikatzailea

null 2024KO BONO TAXIARI BURUZKO ZIRKULARRA

2024KO BONO TAXIARI BURUZKO ZIRKULARRA

MUGITZEKO ARAZOAK DITUZTEN PERTSONEI TAXIA GARRAIOBIDE ALTERNATIBO MODURA ERABILTZEKO LAGUNTZEN URTEKO DEIALDIA

ONURADUNEN BALDINTZAK

-    Gutxienez 12 urte izan behar dituzte

-    Arabako Lurralde Historikoko edozein udalerritan erroldatuta egotea, gutxienez urtebetez jarraian eta eskabidea egin baino lehenagokoan.

-    Ohiko etxebizitzatik kanpora joan-etorriak egiteko ezinduta ez egotea.

-    Onuradunak honako hauek bete behar ditu desgaitasunaren aldetik:

-    Gutxienez %33ko ezgaitasuna aitortua izatea. Gainera, gutxienez 9 puntu edo gutxienez %45 bat lortu behar du garraiobide kolektiboak erabiltzeko eragozpenak zehazteko baremoan.
-    Desgaitasun intelektuala edo adimen gaixotasunak ezin dio eragotzi bere kabuz bizi ahal izatea. Desgaitasun psikikoa ezin da izan %60koa edo hori baino handiagoa.


ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA ETA TOKIA

Eskaerak aurkezteko epea 2024ko urriaren 31n amaituko da.

Argibide gehiago nahi izanez gero, udaletxeko gizarte langilearen bulegora jo dezakezue.

Zirkularra

 

Albiste gehiago