Ludoteka


Sologanako beheko solairuan.

Ludoteka heziketa-gune bat da, 0tik 8 urtera arteko umeei zuzendua (0tik 3rako umeek heldu batekin batera joan behar dute). Jolas libreaz gain, tailerrak eta jarduerak ere egiten dira, begirale baten dinamizazio-lanarekin. Aisialdi osasuntsu eta dibertigarria eskaintzen da.

Helburu nagusia da aisialdian heztea, berdinen arteko harremanak, tokiko kultura, euskararen erabilera sustatzea... Hori guztia, aniztasuna eta inklusibitatea oinarri modura hartuta.

- Astearte, asteazken eta ostegunetan, 17:30etik 20:00etara.

- Urte osorako eman daiteke izena, formularioa bete eta kuota ordainduta. Modu puntualean ere erabili daiteke, atezaintzan eguneko kuota ordainduta.
-
Ludotekan izena emateko fitxa
Ludotekan izena emateko fitxa
-
Erabilera-araudia
Erabilera-araudia