Pobrezia energetikoa

Pobrezia energetikoa

Contenido pobreza energetica

Krisi sozio-ekonomikoak eraginda, familia-unitatean diru-sarrerak murrizten ari zaizkien familiei zuzenduta dago proiektua. Egoera horrek pobrezia-egoera berriak eragiten ditu, tartean, "energia-pobrezia" izenekoa. Diru-sarrera ekonomikorik ez duten edo diru-sarrera gutxi dituzten familiak dira, gizarteratzeko ibilbide bat egiteko konpromisoa hartzen duten etxebizitzen eta horniduren mantentze-gastuei aurre egiteko zailtasunak dituztenak.
Diru-sarrera ekonomiko txikiak dituzten familien hornidura-gastuen zati bat ordaintzen da, hala nola argia edo gasa.

 

 

HARTZAILEAK

 

  • Gizarte Larrialdiko Laguntzarik (GLL) jasotzen ez duten pertsonak edo familiak.
  • Diru-sarrerarik ez izateagatik edo sarrera urriak izateagatik beren beharrei erantzuteko zailtasunak dituzten pertsonak edo familiak, ondorengo baldintza ekonomikoak betetzen dituztenak:
    • Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzeko zain daudenak.
    • Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen dutenak, baina ondorengo egoeretako batean daudenak:
      • Familia zama handia.
      • Hileroko zama ekonomiko handia: alokairua, maileguak, etab...G
  • Emakume banatuak, pentsioa kobratzeko zain daudenak.
  • Langabeziarako laguntza jasotzen dutenak.
  • Kotizazio gabeko pentsioak edo pentsio baxuak jasotzen dituzten adinekoak.
 
Lehentasuna izango dute diru-sarrerarik ez duten familiek. Era berean, egoera astungarriak baloratuko dira: familia-kargak, karga ekonomikoak (zorrak, alokairuak) eta salbuespenezko egoerak.

 

PROZEDURA

 
Gurutze Gorriaren Pobrezia Energetikoaren programan sartzeko, interesdunak berariaz eskatu behar du Arratzua-Ubarrundiako Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan, eta hark baloratuko du programan sartzeko baldintzak betetzen diren.