Egunean egon nahi dut whasapp bidez

Egunean egon nahi dut whasapp bidez

Egunean egon nahi dut edukia

Kultura eta kirol ekintzen berri jaso nahi duzu whatsappetik?

Arratzua-Ubarrundiako kultura eta kirol zerbitzuak doako komunikazio-kanal berri bat jarri du abian, besteak beste, ikastaroei, jardunaldiei eta jarduerei buruzko informazioa jaso dezazun mugikorrean.

Horretarako, hedapen-zerrenda bat sortuko dugu Whatsapp aplikazioan. Bertan kontaktu bakarra ikus daiteke, Arratzua-Ubarrundiako udala bera, eta gainerako kontaktuak ezkutuan egongo dira.

Kanala noranzko bakarrekoa izango da eta ez du balioko bizilagunen kontsulta, kexa edo iradokizunei erantzuteko, ezta deiei erantzuteko ere. Udalarekin harremanetan jartzeko ohiko bideak erabiliko dira.

Proposamenak, eskaerak eta kexak bidaltzeko edo administrazio-izapideak egiteko, udalak ezarritako ohiko bideak erabiliko dira: 945 29 95 16 telefonoa edo/eta herritarrei arreta emateko zerbitzua (udal bulegoa) eta erregistro elektronikoa.

Zerbitzua whatsappen mezularitza-zerbitzuan oinarrituta dago, eta, beraz, zerbitzua erabiltzeak konpainia honen erabilera-baldintzak onartzea dakar.

 

 

Zer egin behar dut alta emateko?

  1. Gorde zenbaki hau, kontaktu berri gisa, zure agendan: adb.: Arratzua-Ubarrundiako kultura eta kirola: 945 299 516
  2. Bidali mezu bat alta hitzarekin
  3. Eskaera jaso duzula baieztatzeko mezu bat jasoko duzu, “datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa” atalerako esteka batekin. Alta osatzeko, erantzun zure nan/ifk/ifz/bizileku-txartela eta “irakurri dut” esaldiarekin, datu pertsonalen tratamendua onartzen duzula jasota gera dadin. 
  4. Zerbitzuan alta eman bezain laster, beste ohar-mezu bat jasoko duzu. Arrazoiren batengatik alta eman ezin badizute, abisu bat ere jasoko duzu.
  5. Noizbait zerbitzuan baja eman nahi baduzu, nahikoa izango da baja hitza bidaltzea, eta informazio- zerbitzutik ezabatuko zaitugu whatsapp bidez.

Bidal diezazkiot komunikazioak udalari?

Ez, zenbaki hau adierazitako funtziorako bakarrik izango da erabilgarri. Ez da erantzunik emango. Udalarekin harremanetan jartzeko, ohiko bideak erabili beharko dituzu, zerbitzu hau informazioa bidaltzeko baino ez baita erabiliko.

Nahi dudanean eman dezaket baja?

  1. Nahikoa da whatsapp bat baja hitzarekin 945 299 516 zenbakira bidaltzea
  2. Whatsapp bat jasoko duzu baja eman dizutela jakinarazteko.