Urte osoko jarduerak
Pertsonen garapen integralari laguntzen dioten, bizikidetza sustatzen duten eta herritarren parte-hartzea bultzatzen duten jarduerak dira, eta urritik ekainera bitartean egiten dira. Zure kirol- eta kultura-jarduerarekin jarraitu nahi baduzu edo jarduera berrietan hasi nahi baduzu, hainbat aukera eskaintzen dizkizugu.
Hainbat adin-tartetan banatutako jarduerak dira, batetik 16 urtetik gorakoak eta bestetik haurrak.
Helburu nagusia kirol- eta kultura-jarduerak eskaintzea da, berdinen arteko harremanak sustatzea, bizimodu osasungarria bultzatzen duten jarduerak bultzatzea, sormena garatzea... hori guztia aniztasuna eta inklusibotasuna oinarri hartuta.
URTE OSOKO PROGRAMAZIOA: Hauek dira urte honetako jarduerak.

IZEN EMATEA: urte osorako izen-ematea egin dezakezu, formularioa bete eta kuota ordainduta (aldez aurretik, galdetu plazarik badagoen). Modu puntualean ere har daiteke parte, atezaintzan tarifa ordainduta.
Baja emateko, eskaera bete behar duzu abendua bukatu baino lehen. Bestela, automatikoki berrituko da.
KUOTA (Indarrean dagoen araudiaren arabera): taldea osatzen bada, lehenengo hiruhilekoari (urritik ekainera) dagokion zenbatekoa ordaindu beharko da. Automatikoki berrituko da, ez bada kontrakoa adierazten, eta ordainaigiri bakar bat ordainaraziko da, urtarriletik ekainerako seihilekoari dagokiona.
- Kirol jarduerak 2023-2024
Kirol jarduerak 2023-2024
- 2022-2023 jardueren bajari buruzko informazioa
2022-2023 jardueren bajari buruzko informazioa
- Prezioen ordenantza
Prezioen ordenantza
- Izena emateko eskaera
Izena emateko eskaera
- Baja eskaera
Baja eskaera