Landa-eremuetako garbiguneak (Durana eta Zurbao)

Landa-eremuetako garbiguneak (Durana eta Zurbao)

Landa-eremuetako garbiguneak (Durana eta Zurbao)

Landa-eremuetako garbiguneak Arabako landa-eremuko hondakinen kudeaketari irtenbidea emateko ekipamenduak dira. Honako hondakin hauek biltzeko edukiontziak dituzte: zaharberritze txikietako obra-hondakinak, tamaina handiko objektuak, eta inausketa eta lorezaintzako hondakinak.

Hondakin horiek, dituzten ezaugarriak direla-eta, bereizi egin behar dira, eta ez dira nahastu behar, tratamendu egokia jaso dezaten:

  • Birziklatzea, aprobetxamendua edo balorizazioa errazteko
  • Hondakindegian ez amaitzeko
  • Kudeaketa-kostuak gutxitzeko

Arratzua-Ubarrundian BI landa-eremuko garbigune daude: Durana eta Zurbao. Erabiltzeko, aldez aurretik giltza eskatu beharra dago. 

Duranan: udal bulegoetan eta Sologanan

Zurbaon: Administrazio Batzarreko presidenteari eskatu behar zaio.