Eduki publikatzailea

null Arratzua-Ubarrundian MINTZALAGUNA IZAN NAHI?

Arratzua-Ubarrundian MINTZALAGUNA IZAN NAHI?

Arratzua-Ubarrundian MINTZALAGUN TALDE BAT sortu nahi dugu. Animatuko zara?

Mintzalagunak, beren denbora librean euskaraz hitz egiteko biltzen diren taldetxoak dira. Bertan, egunerokoan euskaraz hitz egiteko aukera gutxi dituztenak, beren ahozko euskara hobetu nahi dutenak, edo, besterik gabe, euskaraz tarte eder bat pasa nahi dutenak elkartzen dira. 

Parte-hartzaileek ez daukate euskaraz hitz egiteko maila handia izan beharrik: nahikoa da elkarrizketa errazak egiteko gaitasuna izatea. 

Dinamika oso sinplea da: 

1. Programan izena eman behar da. Horretarako, bidali mezu bat edo deitu:

    - 650 26 67 44 / gorbeialdea@topagunea.eus (Unai, mintzalagun programaren koordinatzailea)

    - 608 78 25 77 / euskara@gorbeialdea.eus (Manex, euskara teknikaria)

2. Taldetxoa osatzen denean, non eta noiz bildu erabaki behar da. Izan daiteke astean behin, bi astean behin... Taldeak erabakiko du hori. Eta baita lekua eta jarduera ere: taberna batean kafearen bueltan, mendiko ibilaldiak egin bitartean...

3. Eta besterik ez: biltzen hasi, euskaraz hitz egin, eta ondo pasa!

 

Zalantzarik, galderarik edo bestelakorik izanez gero, idatzi edo deitu goian dauden kontaktuetara. 

 

Albiste gehiago