Berdintasuna

Berdintasuna

Contenido Igualdad

Berdintasun Zerbitzuak Gorbeialdeko Kuadrillako udalerri guztietan garatzen ditu bere eginkizunak, zerbitzu mankomunatua da eta, beraz, Arratzua-Ubarrundian ere badu bere jarduera. Hauek dira berdintasun-zerbitzuaren eginkizunetako batzuk:

  • Udal-politika publikoetan genero-ikuspegia txertatzea, berdintasun-printzipioa udal-jarduera osoan integratuta egon dadin. (Araudia, diru-laguntzak eta hitzarmenak, aurrekontuak eta plangintza, hizkera ez-sexista, hainbat arlorekiko koordinazioa...)
  • Erakunde publikoen diru-laguntzen deialdiak kudeatzea.
  • Berdintasunaren eta emakumeen ahalduntzea sustatzearen inguruko jarduerak antolatzea.
  • Ikastetxeei, zentro soziokulturalei, liburutegiei, gaztelekuei, ludotekei eta abarri tresnak eta baliabideak ematea.
  • Emakumeen elkarte-mugimendua eta mugimendu feminista sustatzea eta babestea, bai eta haien partaidetza soziala ere.
  • Emakumeen aurkako indarkeria motak ezagutzeko sentsibilizazio-ekintzak egitea, hainbat biztanleria-kolektibori zuzenduta: emakumeei, gizonei, gazteei, etorkinei...
  • Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei laguntzeko protokoloa koordinatzea.

Ordutegia eta kontaktua:

  • Arduradun teknikoa: Jone Unzaga Galnares
  • Arduradun politikoa: Laura Sancho Ruiz de Arkaute
  • Telefono zenbakia: 945 43 01 67/680 33 78 70
  • Posta elektronikoa: berdintasuna@gorbeialdea.eus
  • Aurrez aurreko arreta: astehelenak (hamabostero)8:00etatik 15:00etara

Eduki publikatzailea

Eduki publikatzailea