Katastroa
Higiezinen Katastroa Arabako Foru Aldundiko Toki Zerga eta Katastro Zerbitzuaren menpeko administrazio-erregistro bat da. Bertan, landa-eremuko, hiriko eta ezaugarri bereziko ondasun higiezinak deskribatzen dira.
Ondasun higiezinen katastroko deskribapenak haien ezaugarri fisiko, juridiko eta ekonomikoak biltzen ditu, besteak beste, kokapena, katastroko erreferentzia, azalera, erabilera, laborea, irudikapen grafikoa, katastroko balioa eta katastroko titularra.
Ondasun higiezinen katastroko deskribapenean jasotako datuak errealitatearekin bat datozela bermatzeko, nahitaezkoa da ondasunak sartzea eta katastroan aldaketak egitea.