Gure herriak
Arratzua-Ubarrundia udalerriak 57,41 Km2-ko azalera du, eta Arabako Lurralde Historikoaren iparraldean dago.
Iparraldean, Leintz-Gatzaga (Gipuzkoa) eta Legutio udalerriak ditu mugakide; hegoaldean, Vitoria-Gasteiz udalerria; ekialdean, Barrundia, Burgelu eta Vitoria-Gasteiz; eta mendebaldean Zigoitia udalerria.
Durana da bertko herriburua, eta Vitoria-Gasteiz hirigunetik 7 kilometro eskasetara dago.
Arratzua-Ubarrundia, hainbat udalerri batu ondoren sortu zen: Arratzua, Ubarrundia eta Ganboa udalerriaren zati bat. Hainbat aldaketa jasan ditu historian zehar, gaur egungo lurralde-konfigurazioa izan arte.
Gaur egun, ondorengo herriek osatzen dute: Arroiabe, Artzubiaga, Betolaza, Durana, Landa, Luku, Mendibil, Langara-Ganboa, Uribarri-Ganboa, Ziriano eta Zurbao.
-
Arroiabe
537 metroko altueran dago, eta ondo-ondoan du Uribarri-Ganboako urtegiko presa, A-3002 errepidearen ertzean.
Herriko jaiak iraileko bigarren asteburuan ospatzen dituzte, Natibitateko Ama Birjinarekin lotuta.
Pertsonaia ezaguna: Juan José Díaz de Espada y Landa (1756-1832), La Habanako (Cuba) San Kristobal elizbarrrutiko Apezpikua.
Bisitatu: estilo neoklasikoko Jasokundearen eliza, non bi aldare eta Diaz de Espada Apezpikuaren eta Luis Landa Errege Etxeko diruzainaren erretaulak dauden.
-
Arzubiaga
549 metroko altueran dago.
Herriko festak abuztuaren 15ean ospatzen ditu, Jasokundearen Ama Birjinarekin lotuta.
Eliza erromaniko bat izan zuen, XIII. Mendekoa, gaur egun desagertua. Erretaula nagusia eta urratutako margolan bat Zurbao herrira lekualdatu ziren.
-
Betolaza
546 metroko altueran dago.
Abuztuaren 29an ospatzen ditu herriko festak, San Joan lepamoztuaren ohoretan.
Pertsonaia ezaguna: Juan Perez de Betolaza. 1596an katixima euskarara itzuli zuen.
Zer bisitatu: Jasokundearen eliza, 1964an inauguratua. Jatorrizko eliza erromanikoaren hainbat elementu daude bertan.
-
Durana
Arratzua-Ubarrundia udalerriko herriburua, 541 metroko altueran dago. Nekazaritza-lur lauen arteko muino batean dago, Zadorra ibaiaren ezkerraldean, Vitoria-Gasteiztik 5 km. Ingurura, A-3002 errepidean.
Hainbat batailaren lekuko izan zen; 1521eko komunitateen gerran, edo 1813ko independentzia-gerran, adibidez.
Herriko festak abenduaren 26an ospatzen ditu, San Esteban dela eta.
Zer bisitatu: San Esteban eliza, XIII. Mendeko portada erromanikoduna.
-
Landa
555 metroko altueran dago, Uribarri-Ganboako urtegiaren iparraldean, A-3002 errepidearen alboan. Landa herri ia osoa urpean geratu zen, urtegia egin zenean. Herrigunea oraindik ikus daiteke, Zuatza irlan.
Herriko festak abuztuaren 24an egiten dira, San Bartolomerekin lotuta.
Zer bisitatu: Landako hondartza, bandera urdinduna, eta izen bereko probintzia-parkea.
-
Luku
527 metroko altueran dago, N-240 autobidearen ondoan.
Herriko festak uztailaren 4an ospatzen dira, Tours-eko San Martinen eguna dela eta.
Pertsonaia ezaguna: Jan Bernal Díaz de Luco, teologoa eta Salamankako unibertsitateko katedraduna, Trentoko Kontzilioan parte hartu zuena. Lukun jaio ez zen arren, bere ama bertakoa zen, eta herrian bertan du hilobia.
Zer bisitatu: San Martin eliza; 5 arkudun zubia, 1514koa; eta XVIII. Mendeko Jauregia.
-
Mendibil
518 metroko altueran dago, A-3002 errepidearen ertzean.
Herriko jaiak uztailaren 25ean dira, Santiagorekin lotuta. Hala ere, gaur egun iraileko lehenengo asteburuan egiten dira.
Zer bisitatu: Santiago Apostoluaren eliza, eta Hurtado de Mendozatarren dorrearen hondakinak.
-
Uribarri-Ganboa
559 metroko altueran dago, A-3002 errepidearen ondoan, Uribarri-Ganboako urtegiaren ertzean.
Uribarri-Ganboa eta Landa lotzen dituen ibilaldi perimetral bat ere badago, urtegiaren ertzetik doana.
Arratzua-Ubarrundia udalerria osatzera pasa aurretik, Ganboa udalerri jada desagertuko parte zen. Gaur egun, urpean dago gehiena.
Herriko festak azaroaren 30ean egiten dira, San Andres apostoluaren ohoretan.
Pertsonaia ezagunak: Bartolome de Letona, Tomás Ruiz de Azúa Saénz de Arzamendi, Francisco Ruiz de Azúa Ortiz de Zarate, Juan Fernández de Gamboa, Juan León Sarralde Vélez de Mendizábal eta Federico Martínez Uriarte.
Zer bisitatu: San Andres eliza.
-
Ziriano
575 metroko altueran dago.
Herriko festak abenduaren 27an egiten dira, San Joan ebangelistarekin lotuta.
Pertsonaia ezagunak: Martin Fernandez de Gamarra y Diaz de Zarate
Zer bisitatu: San Joan Ebangelistaren eliza, jatorri erromanikoa duena.
-
Langara-Ganboa
583 metroko altueran dago, Uribarri-Ganboako urtegiaren ertzean. Jada desagertua den Ganboa udalerriko herria zen.
Pertsonaia ezagunak: Andres Beltran de Nanclares, prokuradorea eta batzarkidea. Geroago, Juan Beltran de Gebara ere ageri da, eskribaua eta batzarkidea.
San Esteban parrokia-ohia (gotiko berandukoa) jabetza pribatukoa da orain, eta ezin da bisitatu.
-
Zurbao
532 metroko altueran dago, udalerriaren hegoaldean.
Herriko festak iraileko lehenengo asteburuan egiten dira, San Estebanen ohorez.
Zer bisitatu: San Esteban eliza, eta herriko jauregiak: Zurbaotarrena, Otalora-Gebaratarrena, eta Otazuarrena. Hirurak dira jabetza pribatukoak.
-
Ania
Herri hustu bat da. Erdi arotik Arratzuako jurisdikzioaren menpe egon da, eta gaur egun Arratzua-Ubarrundiako udalerriaren menpekoa da. Hala ere, ez dago lurrez udalerrira lotuta: irla bat da, Gasteizko eta Burgeluko jurisdikzioen artean.