Euskara
Informazio praktikoa
Teknikaria: Manex Agirre Arriolabengoa
Arduradun politikoa: Javier Ruiz de Arcaute Ortiz de Urtaran
Telefono zenbakia: 608782577
E-maila: euskara@gorbeialdea.eus
Aurrez aurreko arreta: asteartea, 8:00 - 14:00
Euskara zerbitzuaren eginkizunak
Euskara Zerbitzua hizkuntza-normalizazioko jarduerez arduratzen da bi eremu hauetan:
- Arratzua-Ubarrundia (udalerria): Gorbeialdeko Kuadrillako euskara planaren bidez, udalerriko gizarte-bizitzan euskara erabiltzeko gune egokiak sortzeko helburua dugu. Besteak beste, honako jarduera hauek antolatzen ditugu:
- Euskarazko kultur jarduerak
- Euskararen ahozko erabilera sustatzeko programak: mintzalaguna
- Hiztun berriei zuzendutako jarduerak: tailerrak, ikastaroak, e.a.
- Arratzua-Ubarrundiako Udala Administrazioan Euskararen Erabilera Planaren (EP) eta Hizkuntza Irizpideen bitartez, udal administrazioaren zerbitzu eta lan hizkuntza bezala euskarak gero eta toki gehiago har dezan lan egiten dugu. Besteak beste:
- Itzulpen, zuzenketa eta aholkularitza-zerbitzua administrazio testuetan
- Langileen prestakuntza
- Hizkuntza-irizpideen proposamenak
- Arratzua-Ubarrundiako Udaleko hizkuntza-irizpideak. 2023-2027
Arratzua-Ubarrundiako Udaleko hizkuntza-irizpideak. 2023-2027
- Gorbeialdeko Kuadrillako euskara plana. 2024-2032 epealdia
Gorbeialdeko Kuadrillako euskara plana. 2024-2032 epealdia
- Administrazioaren Erabilera Plana (EP). 2023-2027 epealdia
Administrazioaren Erabilera Plana (EP). 2023-2027 epealdia
-
Itzulpen, zuzenketa eta aholkularitza zerbitzua
Arratzua-Ubarrundiako erakundeek (administrazio-batzarrak, elkarteak, establezimenduak) euskarazko testuen itzulpena, zuzenketa eta aholkularitza jasoko dute, hala eskatzen badute.
-
Euskaraz ikasi, edo zure euskara hobetu nahi duzu?
Zuretzat proposamen egokiena aurkitzen lagunduko dizugu: euskara eskolak, Mintzalaguna taldeak, autoikaskuntza eta, euskara ikasi nahi baduzu, diru-laguntza lerro bat ere badugu.