Udal antolamendua
Udala honela dago osatuta: Alkatetza, Alkateordetzak, Osoko Bilkura eta Informazio-batzordeak.
Alkatetzak funtzio exekutiboa du, eta legegintza-funtzioa Osoko Bilkuraren ardura da .
Alkatetza
-
Maria Blanca Antépara Uribe
Alkatetzaren jendaurreko arreta: astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan, 11:00etatik 14:00etara.
Alkatetza
-
1. Alkateordea
Amagoia Saez de Ibarra Vea-Murgia
-
2. Alkateordea
Sergio Ruiz de Arbulo Beltrán de Heredia
Osoko bilkura
Osoko bilkura, herritarrek udal gobernuan duten ordezkaritza politiko goreneko organoa da. Eztabaida-organo izaera du, eta bertan hartzen dira erabaki estrategiko handiak, hainbat tresnaren bidez: araudiak, bestelako arau orokorrak, udal aurrekontuak, hirigintza antolamendurako planak, zerbitzuen kudeaketa-moduak, gobernu-organoen kontrola eta fiskalizazioa, etab.
Zinegotzi guztiek osatzen dute, eta alkatea da bertako burua. Osoko bilkurak ohiko eta ezohiko saioak egiten ditu, eta batzuk presazkoak ere izan daitezke.
Osoko bilkuraren ohiko saioak normalean hilabete bikoitietako laugarren asteazkenetan egiten dira, 17:30etan.
Ezohiko saioak, Presidentziak hala erabakitzen duenean edo Udalbatzaren legezko kide-kopuruaren gutxienez laurdenak hala eskatzen duenean egiten dira. Zinegotzi batek ezingo du urtean hiru baino gehiago eskatu.
-
Blanca Antépara Uribe
-
Amagoia Sáez de Ibarra Vea-Murguia
-
Sergio Ruiz de Arbulo Beltran de Heredia
-
Fernando Murillo Bartolome
-
Maria Mercedes Urcaray Garcia
-
Teresa Martinez Alvarez
-
Txetxu Zengotitabengoa Ruiz de Arkaute
-
Laura Sancho Ruiz de Arcaute
-
Javier Ruiz de Arcaute Ortiz de Urtaran
Informazio-Batzordeak
Informazio Batzordeak Udalbatzako kideez soilik osatzen dira. Ebazteko gaitasunik ez duten organoak dira, eta beren helburua da Osoko Bilkuran erabakitzera bideratutako gaien inguruko azterketa egitea, informazioa ematea edo kontsultak egitea. Salbuespena da Osoko Bilkurak eta Alkatetzak presazko erabakiak hartu beharra, berauek hala erabakita ezagutzera ematen dietenean.
Informazio-batzordeen irizpenak nahitaezkoak dira, eta ez lotesleak.
Udal osoko bilkurak ondorengo batzordeak sortzea adostu zuen:
- Osoko Bilkurarako Gaien informazio-batzordea.
Alkatea du buru, eta zinegotzi guztiek osatzen dute.
Ohiko saioak hilabete bikoitietako azkenaurreko asteazkenetan egiten ditu 17:30etan, eta ezohiko saioak hala deitzen direnean egiten dira, deialdian adierazten delarik eguna eta ordua.
Kontuen Batzorde Berezia
Kontuen Batzorde Berezia nahitaezkoa da udaletan, eta bere eraketa, osaketa, integrazioa eta funtzionamendua Informazio-Batzordeetarako ezarritakoaren berbera da.
Kontuen Batzorde Bereziaren ardura da aurrekontuetako eta aurrekontuz kanpoko kontuen azterketa eta informazioa ematea, ondoren Udalbatzaren Osoko Bilkuran onartzeko.
Alkatea du buru, eta zinegotzi guztiek osatzen dute.
Saioak aurrez deialdia eginda egiten dira, eta bertan adierazten da eguna eta ordua
Zinegotzi ordezkariak
Zinegotzi ordezkariak, Alkatetzaren zenbait eskumen eskuordetuta dituztenak dira.
Eskuordetzeak, dagokion zerbitzuaren barne-zuzendaritzaren eta kudeaketaren ardura izatea dakar, proposamenak egitea barne. Baina ez dakar hirugarrenengan eragin dezaketen administrazio-izapideen bidez ebazteko gaitasuna.
-
Kultura, kirol eta euskara zinegotzi-ordezkaria
- Amagoia Sáez de Ibarra Vea-Murguia
- amagoia.saezdeibarra@arratzua-ubarrundia.eus
-
Udal-ondare zinegotzi-ordezkaria
- Sergio Ruiz de Arbulo Beltrán de Heredia
- sergio.ruiz@arratzua-ubarrundia.eus
-
Gazteriako zinegotzi-ordezkaria
- Fernando Murillo Bartolomé
- fernando.murillo@arratzua-ubarrundia.eus
-
Herritarren parte hartzearen zinegotzi-ordezkaria
- Maria Mercedes Urcaray García
- mercedes.urcaray@arratzua-ubarrundia.eus
-
Ingurumen eta osasun publikoaren zinegotzi-ordezkaria
- Teresa Martínez Álvarez
- teresa.martinez@arratzua-ubarrundia.eus
-
Kontzejuekiko harremanen zinegotzi-ordezkaria
- Txetxu Zengotitabengoa Ruiz de Arkaute
- txetxu.zengotitabengoa@arratzua-ubarrundia.eus
-
Berdintasunaren zinegotzi-ordezkaria
- Laura Sancho Ruiz de Arcaute
- laura.sancho@arratzua-ubarrundia.eus
-
Euskeraren zinegotzi-ordezkaria
- Javier Ruiz de Arcaute Ortiz de Urtaran
- javier.ruizdearcaute@arratzua-ubarrundia.eus