Dirulaguntzak
Dirulaguntzak, udalak egiten dituen diru-erabilerak dira, trukean ordainik jasotzen ez dutenak, eta pertsona publiko edo pribatuei ematen zaizkienak, helburu zehatz bat bete dezaten, proiektu bat exekutatu dezaten, jarduera zehatz bat egin, edo zehaztutako jokaera baten arabera joka dezaten.
Dirulaguntzen helburua da erabilera publikoko, interes sozialeko edo helburu publiko bat bultzatzeko jarduerak sustatzea.
Dirulaguntzen datu-base nazionalean eskura daiteke erregistrorako sarbidea.
-
Herri-tradizioak berreskuratzeko dirulaguntzak (ALDAKETAN)
Udalerriko elkarteei eta kontzejuei zuzendutako dirulaguntza ekonomikoa, herri-tradizioak berreskuratzeko hainbat jarduera diruz laguntzeko: Santa Ageda, Eguen Zuri, Jaiotza Biziduna, Olentzero eta Mari Domingi, Erre Pui Erre, Erregen kabalkada.
Herri tradizioak berreskuratzeko jarduerak egiteko diru-laguntzen deialdiaren oinarriak
-
Kirolari federatu ez profesionalek kirol-jarduerak egiteko dirulaguntzak
Arratzua-Ubarrundian gutxienez urtebetez erroldatuta daramaten kirolari federatu ez profesionalentzako dirulaguntza ekonomikoa.
Kirolari federatu ez profesionalek kirol-jarduerak egiteko dirulaguntzen oinarriak
-
Arratzua-Ubarrundia herrietako jaietan erabiltzeko agertokien alokairu-gastuak ordaintzeko dirulaguntza
Arratzua-Ubarrundia herrietako jaietan erabiltzeko agertokien alokairu-gastuak ordaintzeko dirulaguntza ekonomikoa.
-
Eskola garraiorako dirulaguntzak
Dirulaguntza ekonomikoa, 27 urtetik behera dituzten eta Arratzua-Ubarrundian erroldatuta dauden ikasleen eskola-garraiorako. Erroldatuta gutxienez urtebetez egon beharra dago, eta nahitaezko hezkuntzatik gorako ikasketak egin behar dituzte, edozein hezkuntza-zentro ofizialetan, bai publikoak, bai pribatuak.
-
Tximiniak garbitzeko dirulaguntzak
Dirulaguntza ekonomikoa, pertsona fisiko edo juridikoei zuzendua, izan etxebizitzen jabeak edo etxebizitza horren legezko erabilera dutenak, Arratzua-Ubarrundiako udal barrutiaren barruan, etxebizitza horren tximinia garbitzeko.
-
Aisialdi-guneetara zerbitzu publiko edo enpresa pribatu bidez gidaridun ibilgailuak (gautxori) kontratatzeko diru-laguntzak
Aisialdi-guneetara zerbitzu publiko edo enpresa pribatu bidez gidaridun ibilgailuak (gautxori) kontratatzeagatik gauean edozein arabako udalerrira joateko 23:00etatik goizeko 7:00etara diru-laguntzak .
-
Hizkuntzak ikasteko dirulaguntzak
Dirulaguntza ekonomikoa, 16 urtetik gora hizkuntzak ikasten ari direnei zuzendua, Arratzua-Ubarrundian urtebete baino gehiago erroldatuta badaramate.
-
Musika, arte dramatiko eta dantza ikasketak egiteko dirulaguntza
Dirulaguntza ekonomikoa, zentro ofizialetan musika, arte dramatiko eta dantza ikasketak egiten ari direnei zuzendua, Arratzua-Ubarrundian urtebete baino gehiago erroldatuta badaramate.
Musika, arte dramatiko eta dantza ikasketak egiteko dirulaguntzak emateko oinarriak
-
Eraikinetan ikuskaritza teknikoa (EIT) dirulaguntzak
Dirulaguntza ekonomikoa, bizileku gisa eraabiltzen diren eraikinen jabetza edo usufruktua duten pertsona fisikoei eta komunitateei zuzendua, eraikinak 50 urtetik gora badu, edo katalogazio- edo babes-motaren bat badu.
Eraikinen ikuskapen teknikoa (EIT) egiteko dirulaguntzak emateko oinarriak
-
Kontzejuentzako dirulaguntza, obrak egiteko
Dirulaguntza ekonomikoa, kontzejuei zuzendua, obren eta zerbitzuen foru-planaren barruko dirulaguntza duten edo obra txikien programaren barruan dauden obrak finantzatzeko.
Arratzua-Ubarrundiako udalerriko kontzejuei obrak egiteko diru-laguntzak emateko oinarriak
-
Dirulaguntzak Durana eta Vitoria-Gasteiz herrietako hainbat zerbitzutara joateko ibilgailuak kontratatzeko (ALDAKETAN)
Dirulaguntzak Durana eta Vitoria-Gasteiz herrietako hainbat zerbitzutara joateko, gidaria, zerbitzu publikoa edo enpresa pribatua duten ibilgailuak kontratatzeko
-
Dirulaguntza izendunak
Dirulaguntza zenbait elkarterentzat, udal-aurrekontuan halakotzat jasota baitaude.