Eduki publikatzailea

null KATUEN KOLONIAK DURANAN

KATUEN KOLONIAK DURANAN

Bando relativo a la gestión de colonias de gatos en Durana

Duranako katu-kolonien kudeaketa. Udalaren eta GADEN elkartearen arteko lankidetza-hitzarmena.


Udal honek, katuen ugalketagatik bizilagunek aurkeztutako kexen aurrean, hitzarmen bat sinatu zuen GADEN elkartearekin, elkarteak udalerriko katuen koloniak kudea zitzan.

Uztailaren 21ean, informazio-bilera bat egin zen Duranan, eta, bertan, sinatutako hitzarmenaren berri eman zen, bai eta BETILAGUN elkarteak, proiektuaren laguntzaileak, eremu horretan egingo dituen lanen berri ere: animaliak harrapatzea, esterilizatzea, markatzea eta eremu horretara itzultzea.

Orain, jarduteko garaia iritsi denez, honako hau jakinarazten zaie Duranako bizilagunei:

Abuztuaren 7tik 13ra, biak barne, elkarteko kideek animaliak harrapatuko dituzte esterilizatzeko, markatzeko eta herrira itzultzeko.

Katuen jabeek aldi horretan animaliak kalera irtetea saihestu beharko dute, eta hala egiten badute, animaliaren goiko aldean (esprai koloreduna, ilea apur bat harrapa dezala) edo lepoko batekin markatu beharko dituzte, harrapatuak eta esterilizatuak izan ez daitezen.

Harrapaketa, garraio, kolonien kudeaketa eta abarretako lanetan laguntzeko interesa duten pertsonak telefonoz edo wasap bidez harremanetan jarri ahal izango dira 656862502 zenbakian (BETILAGUN elkartea).

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan BETILAGUN elkartearekin, aipatutako telefonoan edo udalarekin (945299516).
 

BANDOA

 

Albiste gehiago