Energia-komunitateei laguntzeko bulegoa
2025/03/27

Arabako Eraldaketa Komunitariorako Bulegoak energia komunitateen eraketa eta garapena sustatzen du eta Arabako Foru Aldundiak eskaintzen duen doako zerbitzu bat da, trantsizio energetikoa bultzatzeko. Bere helburu nagusia bidezko trantsizioa sustatzea da; horretarako, laguntza integrala eskaintzen die interesa duten pertsona eta enpresa guztiei: zabalkuntza, aholkularitza eta laguntza.
Energia komunitateak oso alternatiba erakargarriak dira energia berriztagarria kontsumitzen hasteko. Baina nola? Autokontsumoa da erantzuna. Zure fakturan aurreztu ahal izango duzu, energia garbia sortu eta zure komunitatea indartu. Horren gaineko informazioa eta aholkularitza emateko aukera izango da datorren astean Zuia
Eguna: Apirilak 3, osteguna.
Ordua: 10:00etatik 14:30etara eta 17:00etatik a 20:00etara.
Lekua: Arratzua-Ubarrundiako Udaletxea (Durana).
Eskatu hemen hitzordua:
https://calendar.google.com/calendar/u/0/appointments/AcZssZ3XyyMJqXPOYYjae8V4-BHSZQ6xQ80Rb46SIYk= edo hurrengo QR kodigoa eskaneatuz: