Sologana gizarte etxea
SologanaGizarte Etxea, Arratzua-Ubarrundiako herritar guztientzat irekia, udalerriko erreferentzia-gunea da 2010. urtean inauguratu zenetik, eta areto ugari, erabilera anitzeko gelak, ludoteka, biblioteka, jolasgunea, zirkuitu bio-osasungarria... dituen zentroa da. Ezin hobeto egokituta dago, Gasteiztik 7,5 kilometrora baino ez. Ekipamendu honek mota guztietako jarduerak egiteko aukera ematen digu.
INFORMAZIOA ETA KONTAKTUA:
-
Helbidea: Ikastolabide z/g, 01520 Durana
-
Telefonoa: 945299023
-
E-posta: sologana.durana@gmail.com
-
Ordutegia: Urritik ekainera
INSTALAZIOAK:
Solairu nagusian atezaintza, liburutegia, erabilera anitzeko gela, spinning gela eta taberna daude. Harmailetarako sarbidea ere bai. Beheko solairuan kirol anitzeko kantxa, kirol aretoa, ludoteka eta gimnasioa aurkituko ditugu.
- Liburutegia
Liburutegia
Liburutegia doako zerbitzu publikoa da, adin guztietako herritarrei zuzendua. Bilduma zabal eta askotariko baterako sarbidea duzu bertan.
- Ludoteka
Ludoteka
0 eta 8 urte arteko umeei zuzendutako heziketa-gunea.
- Gaztelekua
Gaztelekua
9 eta 14 urte arteko ume eta nerabeak bizitzarako hezteko helburua duen zerbitzua, aisialdiaren eta hezkuntzaren arteko loturaren bidez.
- Topagunea
Topagunea
Elkarrrekin egoteko gunea, jarduera zehatzak egiteko, edo udalerriko gainerako herritarrekin elkartu, elkar ezagutu eta tarte eder bat igarotzeko. Gaitasun artistikoak eta sozialak edo bestelakoak lantzeko gunea ere bada, zahartze aktibo baterako prestatua.
- Kiroldegiko kantxa
Kiroldegiko kantxa
1.000 m2 baino gehiago, hainbat kirol- eta aisialdi-jarduera egiteko aukerarekin.
- fitness gela
fitness gela
Bizikleta estatikoak, plataforma bibratorioa, eliptikoa... Gimnasia egiteko gune txiki bat, urte osoan zehar ariketak egiteko aproposa.
- Rokodromoa
Rokodromoa
- Kzgunea
Kzgunea
KZgunea Eusko Jaurlaritzaren telezentroen sare publikoa da.
-
Kanpoko kantxa
Hainbat kirol- eta aisialdi-jarduera egiteko aproposa.